Kobazulo Kolektiboak hainbat kontzertu antolatu ditu Putzuzulo gaztetxean, baina oraingoan haratago joan nahi izan dute. Ezagutzak partekatu eta soinu teknikari ikastaroa eskainiko dute bihar Putzuzulo gaztetxean, 18:30etik aurrera.
Maila guztietako jendea ongi etorria izango dela azaldu dute antolatzaileek. "Helburua oinarrizko ezagutzak partekatzea da, kontzertu edo emanaldi sinple batean soinu teknikari lanak egiten ikasteko".