Zarauzko EH Bilduk Bilgunea inauguratuko du ostiralean

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 13a

Datorren ostiralean, martxoaren 15ean, Bilgunea inauguratuko du EH Bilduk, Ipar kaleko 4. zenbakian.

19:00etan hasiko da inaugurazio ekitaldia, eta koalizioak jakinarazi duenez, datorren agintaldian jorratzeko asmotan den ardatz nagusien berri emango du Itziar Murua alkategaiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide