Ia 75.000 euro utzi ditu Bonolotoak Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 13a

Inork ez du lortu astearteko Bonolotoko sari nagusia, baina bigarren kategorian (5 asmatu eta konplementua) hiruk lortu dute dirua. Boletoetako bat Zarauzko San Frantzisko kaleko kioskoan saldu da.

Ia 75.000 euro irabazi ditu norbaitek Zarautzen, astearteko Bonolotoan parte hartuta. Zifra zehatza 74.913 euro dira. Bigarren kategoriako saria da (5 asmatu eta konplementua), eta guztira hiru boleto saldu dira, horietako bat Zarauzko San Frantzisko kaleko kioskoan.

Beste bi sariak Ceutan (Espainia) eta Arrecifen (Las Palmas, Espainia) egokitu dira.

Lehen kategoriako saririk ez dute banatu.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide