20 domina eskuratu dituzte Lizardikoek Gipuzkoako judo txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 12a

Euskadiko judo txapelketan ere izango dira Lizardiko Judo Elkartekoak. (Lizardiko Judo Elkartea)

Pasa den larunbatean, martxoak 9, Gipuzkoako judo txapelketa izan zen Urnietan. Kadete eta infantil mailako kirolariek parte hartu zuten, eta bertan izan ziren Zarauzko Lizardiko Judo Elkarteko kideak ere.

20 domina eskuratu zituzten guztira: 12 kadeteek, eta zortzi infantilek. Infantilen mailan, urrezko domina irabazi zuen Lore Austingek (+63 kilo), eta Naiara Villasantek (-63 kilo) zilarrezkoa. Sara Arregik (-63), Lide Etxeberriak (-36 kilo), Ane Condek (-36 kilo), Naia Arregik (-48 kilo), Isabela Gaiterok (-57 kilo), Xabier Aginagak (-38 kilo), Zuhaitz Valerok (-42 kilo), Gorka Castrok (-46 kilo) eta Shalva Jhokadzek (-55 kilo), aldiz, brontzezko dominak lortu zituzten.

Kadeteen mailari dagokionez, Irene Aldabaldetreku (+57 kilo) eta Nayade Lopez (+63 kilo) gelditu ziren lehen postuan, urrezko domina irabaziz. Martin Intxaustik (-81 kilo), Imanol Royok (-90 kilo), Alvaro Amenedok (+90 kilo) eta Aritz Austingek (+90 kilo) zilarrezko domina eskuratu zuten. Bestalde, Enaitz Azkuek (-73 kilo) eta Lander Rezabalek (+90 kilo) hirugarren postua, eta beraz, brontzezko domina lortu zuten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide