Pasa den asteburuan jokatu dute Espainia mailako pista estaliko master txapelketa, Ourensen. Bertan izan da Antoniano Kirol Elkarteko Joxe Mari Manterola, eta lau domina irabazi ditu.
Manterolak luzeera jauzian, salto hirukoitzean, 60 metroko proban eta 4x200 metroko proban hartu du parte. Luzeera jauzian urrezko domina eskuratu zuen, 3'98 metroko jauziarekin, eta salto hirukoitzean ere lehen postua lortu zuen, 8'93 metroko jauziarekin. 60 metroko proban 8'77 segunduko marka egin zuen, eta zilarrezko domina izan zen beretzat. 4x200 metroko proban ere bigarren postuan geratu zen, 2'03'73 minutuko marka lortuta.
Bestalde, Espainia mailako kross txapelketa ere izan da asteburuan, Caceresen. Usoa Ostolazak parte hartu zuen, eta 17. postua eskuratu zuen.