"Bizipenak partekatzeko gune seguru bat sortzea bilatu dugu"

Iñaki Agirre/Irutxuloko Hitza 2019ko martxoaren 11

Leire Palacios (Bilbo, 1986) kazetariak eta Ines Garcia (Zarautz, 1986) liburuzainak Señor_k egitasmoa sortu dute. Tabakalerako Tobacco Days liburu dendan egingo dituzten topaketetan, esperientzia pertsonalak komunitatean partekatzeko aukera emango diete herritarrei, saio bakoitzean liburu bat abiapuntu gisa hartuta.

Leire Palacios eta Ines Garcia. (Iñaki Agirre)

Gauzak argi uzteko, Señor_k ez da irakurketa talde bat, ezta?
Leire Palacios (L.P.): Ez, ez da irakurketa talde bat. Bizitzako esperientziak giro seguruan partekatzeko gune gisa definituko nuke.

Ines Garcia (I. G.): Saio bakoitzean gonbidatu bat izango dugu, eta liburu baten bidez bere bizipen propioak gainerako parte-hartzaileekin partekatuko ditu. Ez da irakurketa talde bat, obra irakurtzea ez delako beharrezkoa, eta liburuak berak baino, pisua izango duena gonbidatuaren lekukotza delako.

L.P.: Gai bat jarriko dugu, eta horri buruz hitz egiteko aproposa den pertsona bat gonbidatuko dugu saiora. Jorratuko ditugun gaiek, noski, denok zeharkatzen gaituzte, eta pertsona orok bere esperientzia pertsonalak kontatzeko aukera izango du.

I. G.: Espazio seguru bat izango dela diogu, edozein gairi buruz lasai eta konfiantzaz hitz egiteko gune bat izango delako.

Irakurri elkarrizketa osorik hemen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide