Hautesleen zerrendak ikusgai egongo dira astelehenetik aurrera Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 7a

Datorren apirilaren 28ko Gorte Nagusietarako egingo diren hauteskundeetako hautesle-zerrendak ikusgai egongo dira astelehenetik, martxoaren 11tik, martxoaren 18ra bitartean.

Herritarren Arreta Zerbitzuan jarriko dituzte ikusgai hautesle zerrendak, eta nahi duenak erreklamazioa jartzeko aukera izango du.

HAZen ordutegia ondokoa da: astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara. Erreklamatu ahal izateko, indarrean dagoen NAN dokumentua aurkeztu beharko da.

2018ko abenduaren 31ra arte Zarautzen erroldatutako nazionalitate espainiarreko adin nagusiko bizilagun guztiak daude zerrenda horretan. Horrez gain, bozkatzeko mahaiak eta lokalak kontsultatzeko aukera ere egongo da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide