Ostegunean irekiko dute ZKEren 75 urteko ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 6a

Argazki erakusketaren inaugurazio ekitaldia ostegunean izango da, 18:00etan Zarauzko Sanz Enea kultur etxean.

75 urte bete zituen ZKEk otsailaren 8an. (ZKE Halterofilia)

Zarautz Kirol Elkartea 75. urteurreneko ospakizunetan murgilduta dago, eta bihar, osteguna, elkartearen 75 urteko ibilbidea jasotzen duen argazki erakusketa irekiko dute, Sanz Enea kultur etxeko erakusgelan. Elkartetik jakinarazi dutenez, urteurrenerako antolatu dituzten jardueren artean "garrantzitsuenetakoa" da erakusketa. Izan ere, bertan kirol eta ekintza desberdinetako argazki zaharrak eta berriak bildu dituzte.

Ostegunean, martxoak 7, izango da irekiera ekitaldia, 18:00etan Sanz Enean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide