Garagardoaren inguruko topaketak egingo dituzte Putzuzulon

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 6a

'Beertatik Beertara' jardunaldiak antolatu dituzte Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, maiatzerako. Bestalde, garagardoa egiten ikasi nahi dutenei zuzendutako ikastaro praktikoa izango da larunbat honetan.

Maiatzaren 2an, 3an eta 4an Beertatik Beertara jardunaldiak egingo dituzte Zarauzko Putzuzulo gaztetxean. Garagardoaren inguruko topaketak izango dira, Beertatik Beertara! Gugandik eta guretzat! lemapean.

Larunbat honetan, martxoak 9, garagardoa egiten ikasi nahi dutenei zuzendutako ikastaro praktikoa eskainiko dute Putzuzulon, 10:00etatik 16:00etara. Maiatzeko jardunaldietan izango da asteburu honetan egindako garagardoa dastatzeko aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide