Espainiako junior mailako judo txapelketa jokatu dute pasa den igandean, Alcala de Henaresen (Madril, Espainia). Bertan izan dira eskualdeko bi kirolari: Eneko Eizagirre oriotarra eta Lizardi Judo Elkarteko Gorka Eizagirre zarauztarra.
Eneko Eizagirrek 100 kiloz azpiko kategorian hartu du parte, eta bigarren postua eskuratuta, zilarrezko domina irabazi du. Lau borrokalditik hiru irabazi zituen oriotarrak, eta txapelketan lortutako emaitzari esker, Espainiako junior mailako selekzioan izango da hemendik aurrera.
Gorka Eizagirrek, aldiz, 90 kiloz azpiko kategorian jokatu du. Hirugarren egin zuen zarauztarrak, eta brontzezko domina eskuratu zuen. Junior mailako bere azken urtea da aurtengoa.
Podiumean txapelketako dominen irabazleak. Hirugarren postuan, eskuinean, Eizagirre. (Lizardi Judo Elkartea)