Xake Produkzioak-en eskutik, Lur antzezlana eskainiko dute igandean, martxoak 10, Modelo aretoan. 16:30ean hasiko da emanaldia, eta galdera batekin abiatuko dute: Desio bakar bat eskatu ahalko bazenu, zer eskatuko zenuke? Jostailu denda zahar batean girotutako istorioa kontatuko dute, eta Julian eta Ane izango dira protagonistak. Panpina batekin batera, "bidaia zirraragarri" bati helduko diote bi pertsonaiek, desioak betetzen dituen izar baten bila.
Igandeko emanaldirako sarrerak 4 euroan salgai daude dagoeneko, Sanz Enea kultur etxean.