Neguetxea irekitzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute larunbatean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 5a

'Neguetxea irekiko dugu!' lemapean, udaletxe aurrean izango da elkarretaratzea, 13:00etan. Igandean Neguetxearen auziari erantzun bat emateko bilera irekia egingo dute Putzuzulon, 10:00etan hasita.

Neguetxea irekiko dugu! dinamikaren barruan, larunbatean, martxoak 9, Neguetxea irekitzearen aldeko elkarretaratzea egingo dute. 13:00etan izango da, udaletxe aurrean.

Bestalde, astero bezala, etxerik gabeko pertsonei zuzendutako eraikinaren itxieraren auziari heltzeko eta erantzun bat emateko bilera egingo dute datorren igandean, martxoak 10. Egun osoko saioa izango da oraingoa, Putzuzulo gaztetxean, eta 10:00etan emango diote hasiera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide