Uxue Alkortak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa irabazi du

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 3a

Zarauztarrak apirilaren 5ean Lasturren jokatuko den finalerako txertela eskuratu zuen ostiralean.

Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa abian da, eta ostiralean jokatu zen bigarren kanporaketa Zestoako Lau Iturri Elkartean. Sei bertsolarik parte hartu zuten hitzorduan, baina Uxue Alkorta Iturbe zarauztarrak irabazi zuen kanporaketa, apirilaren 5ean Lasturren jokatuko den finalerako txartela lortuz.

Hurrengo bertsolariek parte hartu zuten hitzorduan: Oihana Arana Cardenal, Uxue Alkorta Iturbe, Imanol Albizu Gurrutxaga, Igauri Lopetegi Amostegi, June Garmendia Duarte eta Iker Letamendia Barandiaranek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide