Jendetza elkartu da Zarautzen Kilometroak Txikia jaian

Onintza Lete Arrieta 2019ko otsailaren 24a

Eguraldi paregabearekin eta jai giroan, jendetza elkartu da gaur Salbatore Mitxelena Ikastola aurretik abiatu den Kilometroak Txikian parte hartzeko. Zarauztarrak ez ezik, inguruko herrietako hainbat familia ere bertan izan da. Musikak lagunduta, beheko kanpinetik malekoian zehar egin dute bidea udaletxe aurreraino, eta malekoian bertan erraldoiak batu zaizkie. Bidean zehar, altxorraren bila aritu da hainbat ume, eta amaieran puzzle erraldoia osatu dute plazan, Kilometroak 2019 leloarekin.

Ibilbidean zehar txokolate beroa eskaini diete umeei, eta amaieran haur nahiz helduentzako pintxoak egon dira, baita edari andana ere barrua freskatzeko. Txosnaz gain Kilometroetako arropa erosteko aukera egon da, eta haurrentzako jolasak ere bai. Jai giro alaian amaitu da Kilometroak Txikia, 14:00ak aldera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide