Bihar irekiko dute Getaria eta Zarautz arteko Itsas Zeharkaldian izena emateko epea

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 22a

Getaria-Zarautz probaz gain, Zarautz-Getaria-Zarautz proba ere izango da aurtengo edizioan. Bihar irekiko dute izena emateko lehenengo epea, martxoaren 23ra arte. Epeek aurrera egin ahala, garestitu egingo dute inskripzioak egiteko kostua. Hona hemen saio bakoitzari dagokion araudia osorik.

Iazko Itsas Zeharkaldiko irudi bat. (Amaia Urbieta Arruti)

Bihar, otsailak 23, 09:00etan irekiko dute Getaria eta Zarautz arteko Itsas Zeharkaldian izena emateko lehenengo epea, martxoaren 23ra arte, eta https://web.rockthesport.com/login webgunea egokitu dute horretarako. Epe horretan izena ematen dutenek 30 euro ordaindu beharko dituzte Getaria-Zarautz proba egiteko, eta 50 euro Zarautz-Getaria-Zarautz proban izena emanez gero. Bi ibilbideetan parte hartu nahi dutenek, aldiz, 65 euro ordaindu beharko dituzte.

Martxoaren 24an irekiko dute inskripzioak egiteko bigarren epea, maiatzaren 31ra arte; ekainaren 1ean hirugarren epea abiatuko dute, eta uztailaren 1ean, azkena. Epeek aurrera egin ahala, izen-ematea garestituko dute.

Bestalde, Itsas Zeharkaldiaren 49. edizioaren araudia argitaratu dute dagoeneko. Hona hemen proba bakoitzari dagokion araudia osorik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide