'Populazio errefuxiatua: isladak eta pertzepzioak' eztabaida saioa antolatu dute Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 19a

"Populazio errefuxiatuarekin harrera eta elkarbizitza proposamenak eztabaidatzeko saioa" antolatu dute Hotz Zarautzek eta SOS Arrazakeriak, otsailaren 26rako.

Zarauzko Etxezabalan izango da eztabaida saioa.

Hotz Zarautzek eta SOS Arrazakeriak Populazio errefuxiatua: isladak eta pertzepzioak hausnarketa saioa antolatu dute Zarautzen otsailaren 26rako, asteartea. "Populazio errefuxiatuarekin harrera eta elbarbizitza proposamenak eztabaidatzeko saioa" izango dela azaldu dute, Worldcafe formatuan.

Zarauzko Etxezabalan (Kale Nagusia, 2) izango da eztabaida saioa, 18:00etatik 20:00etara.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide