Isabel Alba izango da Paperezko Lagunen gaurko saioan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 18a

Idazle madrildarraren 'La danza del sol' liburua izango dute hizpide Zarauzko Garoa liburu-dendan.

Isabel Albaren 'La danza del sol' izango dute hizpide Paperezko Lagunek.

Gaur, otsailak 18, Isabel Albaren La danza del sol lana izango dute hizpide Paperezko Lagunak irakurle taldearen saioan. 20:00etan jarri dute hitzordua, Zarauzko Garoa liburu-dendan. Bertan izango da Alba idazle madrildarra.

Familia abiapuntu gisa hartuta, Albak "zatikatutako munduari buruzko irudi poliedrikoa" eskaintzen du liburuan, "non ikuspuntu multipleak talka egitera kondenatuta daudela ematen duen".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide