Otsailaren 23an zabalduko dute proban izena emateko epea, eta aurtengoan web.rockthesport.com plataforma erabili beharko da horretarako. Probak uztailaren 20-21eko asteburuan izango dira. Larunbat arratsaldean Zarautz-Getaria-Zarautz zeharkaldia izango da, eta igandean, berriz, Getaria-Zarautz.
Antolatzaileek azaldu dute probaren inguruko xehetasun gehiago jakinaraziko dituztela laster. Informazo gehiago eskuratzeko, info@travesiagetariazarautz.com helbide elektronikora idatzi daiteke.