Zarauzko Udalak komun publikoak jarriko ditu herriko hainbat tokitan. Esaterako, Zelai Ondo auzoan haur parkearen ondoan gaur ari dira egitura kokatzen. Komuna bera bakarrik garbitzen dena izango da, eta kanpoaldean gizonezkoentzako hiru komun egongo dira. Udalak ez du xehetasunik eman momentuz.