Pasa den asteburuan Euskadiko pista estaliko absoluto lehiaketa jokatu dute Donostiako belodromoan. Bertan izan dira Zarauzko Antoniano Kirol Elkarteko bost kide, eta horietatik hiruk eskuratu dituzte dominak beren kategorietan. Sara Mantzisidor jubenilak zilarrezko domina irabazi zuen 3.000 metroko lasterketan. Pisu jaurtiketan, aldiz, brontzezko domina irabazi zuten Libe Agirrek eta Carlos Zalduak.
Irudiak: Antoniano Kirol Elkartea