Neguetxearen aldeko elkarretaratze zaratatsua egingo dute larunbatean Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 13a

'Ireki Neguetxea orain!' dinamikari hasiera eman diote Zarautzen, "gaia kalera atera" eta "instituzio publikoei presio egiteko bide bat ireki asmoz". Larunbatean elkarretaratze zaratatsua egingo dute Zarauzko udaletxe aurrean, 13:00etan, eta igandean bilera irekia izango da berriz.

Neguetxea irekitzeko eskatuz gaur Zarautzen egin zuten elkarretaratzea. (Aiora Larrañaga Solaberrieta)

Etxerik gabeko pertsonei gauez aterpea ematen zien etxearen, Neguetxearen, irekieraren aldeko dinamika abiatu dute Zarautzen: Ireki Neguetxea orain!. "Gaia kalera atera" eta "instituzio publikoei presio egiteko bide bat ireki asmoz", elkarretaratzea izan zen lehengo larunbatean, Zarauzko udaletxe aurrean. Bestalde, Neguetxearen itxierak eta "egoerak larrituta", igandero bilera irekiak egiteari ekin diote.

Aste honetarako ere zenbait deialdi egin dituzte. Larunbaterako, otsailak 16, elkarretaratze zaratatsua deitu dute udaletxe aurrean, 13:00etan. Igandean, otsailak 17, bilera irekia egingo dute berriz, 17:00etan Putzuzulo Gaztetxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide