Jose Vega txirrindulari kolonbiarrak Zarauzko Eulen taldearekin jokatuko du aurten

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 13a

Martxoan egingo du bat Jira-Bira klubarekin, eta denboraldi amaierara bitartean izango da bertan. Bederatzigarren egin zuen Kolonbiako txapelketa nazionalean, 23 urtez azpiko kategorian.

Martxotik aurrera izango da Eulen taldean Jose Vega txirrindularia. (Jira-Bira)

Zarauzko Eulen txirrindularitza taldeak otsailaren 2an eman zion hasiera denboraldi berriari, Pirineo atlantiarretako Léssor Basque lehiaketan. Taldeko 10 txirrindularik parte hartu zuten bertan: Haritz Erasunek, Gaizka Gurrutxagak, Azkarate anaiek, Joseba Lopezek, Jon Ibarluzeak, Sarasola anaiek, Mikel Jakak eta Aritz Kortabarriak.

Jira-Bira klubak atzo, asteartea, jakinarazi zuenez, aurki taldekide berri bat izango dute Eulenen: Jose Vega kolonbiarra. Vegak bederatzigarren egin zuen Kolonbiako txapelketa nazionalean, 23 urtez azpiko kategorian. Martxoan hasi eta denboraldi amaierara arte izango da taldean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide