Maitasun abestiak eskainiko ditu Zarautz Abesbatzak ostiralean

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 11

Zarauzko Merkatu plazan izango da maitasun abestiz osatutako kontzertu berezia, lehen solairuan.

Zarauzko Merkatu plazan izango da emanaldia.

San Balendin eguna izango da datorren ostegunean, otsailak 14, eta Zarautz Abesbatzak kontzertu berezia eskainiko du ostiralean, otsailak 15. Maitasun abestiz osatutako emanaldia prestatu dute: "maitasun kantak, maitemin kantak; kanta ezagunak, gozoak, gertukoak izango ditugu".

Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan izango da kontzertua, 20:30ean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide