Pukas Surfek barkamena eskatu du eztabaida piztu duen argazkia argitaratzeagatik

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 6a

Sare sozialetan bolo-bolo zabaldu zen Zarauzko Pukas Surf markaren katalogoko irudia. Emakume bat ipurdi bistan ikus zitekeen bertan, bizkarrez, gerritik behera arroparik gabe. EITBk jakinarazi duenez, enpresak barkamena eskatu du.

Twitterreko zenbait erabiltzailek sexistatzat jo zuen Pukasen katalogoko argazkia, baina markak egindako adierazpenen arabera, ez da katalogoetan gizonen eta emakumeen gorputz biluziak "naturaltasunez" azaltzen diren lehen aldia. "Inoiz ez dugu mezu sexistarik bultzatu nahi izan, eta gure asmoa ez zen inor mintzea".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide