Kilometroak Txikia jaialdia izango da Zarautzen hilaren 24an

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 3a

Aurten Zarautzen izango da Kilometroak jaialdia. (Onintza Lete Arrieta)

Otsailaren 24an, igandea, Kilometroak Txikia jaialdia izango da Zarautzen, aurtengo Kilometroen antolatzaileen eskutik. Haurrei zuzendutako ekitaldia izango da, eta ibilbide laburrago bat egingo dute. Salbatore Mitxelena ikastolan hasi eta Lege Zaharren enparantzan amaituko da ibilaldia, eta bidean zehar, haurrentzako jolasak izango dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide