Zarauzko Modelo aretoak otsailaren 14an irekiko ditu ateak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 2a

Modelo aretoan otsailaren 14tik aurrera hainbat emanaldi izango direla iragarri du Zarauzko Udaleko Kultura sailak. Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai, Sanz Enea kultur etxean. 'Dantza' eta 'Lou' ikus-entzunezkoak, 'Artxipielagoa' kontzertua, Ene Kantaken 'Satorjator' antzerkia eta 'Pinotxo' antzezlana iragarri dituzte.

 

Hil honetan Zarauzko Modelo aretoak ateak irekiko ditu, eraberrituta. Izan ere, Zarauzko Udaleko Kultura sailak hainbat emanaldi iragarri ditu otsailaren 14tik aurrera. Gainera, otsaileko ekitaldietarako sarrerak astelehenean, otsailak 4, salgai jarriko dituzte Sanz Enea kultur etxean.

Otsailerako honako egitaraua iragarri du Zarauzko Kultura sailak Modelo aretorako:

  • Otsailak 14, 15,17 eta 18. Dantza filmaren emanaldia.
  • Otsailak 16, larunbata. Kontzertua: Artxipielagoa. 20:00etan. Sarrera: 10 euro.
  • Otsailak 17, igandea. Antzerkia familian: Satorjator, Ene Kantak. 12:00etan eta 16:30ean. Sarrera: 4 euro.
  • Otsailak 23, larunbata. Lou dokumentala. 20:00etan. Sarrera librea da, edukiera bete arte.
  • Otsailak 24, igandea. Antzerkia familian: Pinotxo. 12:00etan eta 16:30ean. Sarrera: 4 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide