'Zirkoa eta txotxongiloak' erakusketa zabalduko dute otsailaren 5ean

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 1a

Sanz Enea liburutegian egongo da ikusgai erakusketa didaktikoa. Haurrei zirkoaren mundua azaltzea da helburu nagusia, eta bisita gidatuak egingo dituzte lau eta hamar urte bitarteko ikasleekin. Corrado Masacci-k sortu ditu txotxongilo guztiak; ibilbide luzea du txotxongiloen munduan.

Argazkia: Sanz Enea liburutegia

Zirkoa eta txotxongiloak izeneko erakusketa asteartean, otsailak 5, irekiko dute Zarauzko Sanz Enea liburutegian, eta ia hilabetez egongo da ikusgai, martxoaren 3ra arte.

Egunero 18:00etatik 20:00etara zabalduko ditu ateak, baina bisita gidatuak ere egingo dituzte 4-10 urte arteko ikasleekin. Izan ere, erakusketaren helburua da zirkoaren mundua azaltzea, bereziki haurrei.

Txotxongilo guztiak Corrado Masacci artistak egin ditu. Esperientzia eta ibilbide luzea du txotxongiloen munduan. 180 erakusketa aretotan erakutsi ditu bere lanak, hainbat ikastaro eskaini du, eta zenbait film eta antzerkitan hartu du parte bere lanekin. Esaterako, Helena Taberna zuzendariaren Yoyes filmean eta Maskarada antzerki taldearen Gabriel Aresti ikuskizunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide