Angel Illarramendi konposatzaileak 'Zuzenean' lana plazaratu du

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 31

Konposatzaile zarauztarrak 'Zuzenean' lana plazaratu berri du. Azken obra hau Zarautzen bertan grabatu zuten, 2017ko irailaren 15ean kiroldegian eskaini zuten kontzertuan.

Zarauzko Udalak Angel Ilarramendiri Zarautzen oinarritutako obra bat egiteko eskatu zion. Hala, Illarramendik Zarautz obra sinfonikoa plazaratu du bere azken lanean.

Musika konposatzaile zarauztarraren lanak Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, Donostiako Orfeoiak eta Zarautz Abesbatzak interpretatu zituzten 2017ko kontzertuan, eta grabaketa horiek jasota osatu dute Zuzenean lana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide