Zarauzko EH Bilduk alkategaia aurkeztuko du larunbatean

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 31

Zarauzko alkatetzarako hautagaia berresteko batzarra egingo dute 11:00etan, eta jarraian, aurkezpen ofiziala izango da.

 

Larunbat honetan, otsailak 2, datozen udal hauteskundeetan Zarauzko alkatetzarako aurkeztuko duen hautagaia ezagutaraziko du EH Bildu koalizioak. Alkategaia berresteko batzarra egingo dute 11:00etan, eta jarraian, 12:00etan, aurkezpen ofiziala izango da Zarauzko  Alameda hoteleko konbentzio aretoan. Bertan izango da alkategaia, "eta hitz batzuk egingo ditu".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide