Larunbat honetarako, otsailak 2, mendi irteera antolatu du Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak. Goizuetan (Nafarroa) hasiko dute ibilbidea, eta Añone eta Arriurdingain gailurretatik igaro ondoren, Goizuetara itzulita bukatuko dute txangoa.
07:30ean irtengo dira Zarauztik, Agoueseneko biribilgunetik. Ostiralera arte ireki dute izen-ematea, Mendizabal kinkila-dendan.