14:00 aldera gertatu da ezbeharra. Patinetearekin zihoan adin txikiko bat auto batek harrapatu eta ospitalera eraman dute zaurituta.
Maria Etxetxiki kalean izan da ezbeharra, Mitxelena kalea gurutzatzen duen zebrabidean. Oraindik ez dago adin txikikoaren osasun egoeraren berri gehiagorik.