'Zer ari da gertatzen pinuekin?' hitzaldia antolatu dute Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 29a

Pinuen gaitza eta baso-politika izango dituzte hizpide, Arkamurkako Aitziber Saroberen eta Naturkoneko Iñaki Aizpururen eskutik.

Otsailaren 7an, osteguna, Zer ari da gertatzen pinuekin? hitzaldia izango da Antoniano aretoan, 19:30ean. Aitziber Sarobe Arkamurka natur taldeko eta Naturkoneko kidea eta Iñaki Aizpuru Naturkoneko kidea izango dira hizlariak, eta pinuen gaitza eta baso-politika izango dituzte hizpide.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide