Trafiko zuzendaritzak sare sozialetatik jakinarazi duenez, gaur goizaldean lur-jausia izan da Zarautz eta Getaria artean. Ondorioz, 06:00ak aldera, guztiz itxi dute N-634 errepidea. Dena den, 10:00ak aldera, berriz ireki dute bidea, eta "trafikoa lehengoratu" dute.