Literatur solasaldiak ingelesez ere egingo dituzte Zarauzko liburutegian

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 28a

Martxoaren 21erako antolatu dute lehenengo saioa, Zarauzko Sanz Enea liburutegian.

Sanz Enea liburutegian literatur solasaldiak ingelesez ere egiten hasiko dira. Martxoaren 21ean, osteguna, izango da lehenengo saioa, 18:30etik 20:00etara. F. Scott Fitzgeralden The great Gatsby lana izango dute hizpide, eta Olwen Maersek beteko ditu dinamizazio-lanak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide