Zarauztarra Txirrindulari Kirol Elkartea prest dago 2019ko denboraldiari ekiteko. Otsailaren 23an izango dituzte lehenengo lasterketak, eta entrenamendu saioekin hasi dira jada. Astelehen eta asteazkenetan Zarautzen elkartzen dira txirrindulariak, 17:30ean, elkartearen lokalean (Zuberoa kalea, 10).
Txirrindularitza eskolara bertaratzeko dei egin dute elkarteko kideek: "eskolaren parte izateko eta kirol probetan aritzeko interesa duen oro agertu daiteke entrenamenduetara". Dena den, soilik 2008tik aurrera jaiotakoek hartu dezakete parte.
Zarauztarra elkarteak lau kategoria barnebiltzen ditu: infantilak, alebinak, kadeteak eta jubenilak. Une honetan bederatzi txirrindularik osatzen dute taldea.