Martxan dira Torreoiaren birgaitzea eta Turismo Bulego Berriaren obrak Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 14a

Gaur hasi dira Vista Alegreko Torreoiaren birgaitze lanak eta Kale Nagusiko Mazako lokalean eraikiko duten Turismo Bulego berriaren obrak.

 
Urtea hastearekin batera hainbat azpiegitura berritzeari ekingo dio Zarauzko Udalak. Torreoia eraberritzeko lanak urtarrilaren 7an hasiko zirela azaldu zuten, eta gaur ekin diote lanari. Turismo Bulego berria ere gaur hasiko dira eraikitzen.

HITZAk 2018ko maiatzean Esther Facchin Turismo Bulegoko zuzendariari eta Ixidor Larrañaga Turismo zinegotziari egindako elkarrizketan azaldu zien "urtea amaitu baino lehen Bulegoa amaituta egotea" zela asmoa. Garai bertsurako espero zen, ondorioz, Emakume Etxearen sorrera. Izan ere, egungo Turismo Bulegoa dagoen lokalean kokatuko dute.

Lan horiez gain, hilaren 28an, Hiruerreketa auzoko plaza eta aparkaleku berriaren urbanizazioa eraikitzeko lanak hasiko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide