Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'.ak onartu du Goikoetxek botatako erronka

Urola Kostako Hitza 2019ko urt. 13a, 13:15

Maiatzaren 4an Azpeitiko zezen plazan egingo dute desafioa. Bi harri-jasotzaileek hamar minutuko hiru txanda egingo dituzte 125 kiloko kubikoarekin.

Izeta IV.a. Atzo itxi zuten erronkarako tratua Hodei Iruretagoiena Izeta IV.a eta Imanol Albizu Goikoetxe harri-jasotzaileek. Azpeitiko Mendizabal erretegian elkartu ziren, Goikoetxek botatako erronkaz hitz egiteko, eta akordiora iritsi ziren: maiatzaren 4an Azpeitiko zezen plazan egingo dute apustua bi harri-jasotzaileek. Desafioan 125 kiloko kubikoarekin hamar minutuko hiru txanda egitea proposatu zion Goikoetxek Izeta IV.ari, eta halaxe egingo dute; izan ere, bi kirolariek ez zuten lan handirik izan atzokoan desafioa adosteko. Goikoetxe elgoibartar harri-jasotzaileak joan zen urtarrilaren 6an bota zion erronka Zarauzko Izeta IV.ari, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia kirol saioan. Goikoetxek apirilean nahi zuen apustua egitea, baina maiatzean egitea adostu zuten atzo.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide