Urrian Zarauzko pentsiodunek eta jubilatuek burututako mobilizazioa. (Dorleta Agiriano Lai)
Zarauzko Jubilatu eta Pentsiodunen elkarteak jakinarazi du helburu berberekin hasi duela urtea eta herritarrak animatu ditu astelehenetako mobilizazioetan parte hartzera. Bereziki gogoan izan ditu "elkarretaratzeetara etorri ezin diren ezinduak", eta idatzi bat kaleratu du egungo egoeraz hausnartuz.
Gabon garaian atseden hartu ostean, bihar, astelehena, Lege Zaharren enparantzan elkartuko dira eguerdian, pentsio duinak eskatzeko.
Honako idatzia kaleratu dute:
"Lagun eta kide estimatuok.
Pozten gara berriro elkar ikusteko aukera duguluko. Desio bat guztiontzat: urte on bat izan dezagula eta gaixotasunak eta disgustuak guregandik urrutiratu daitezela. Oroitzapen berezi bat baita ere gure elkarretaratzeetara etortzea posible ez duten ezinduentzako.
Aurten erronka handi bat dugu. Hemendik sei hilera pentsioen inguruko erabakiak har daitezke Toledoko Paktoan. Adi egon behar dugu.
Gure borrokari esker pentsioak %1,6 igoko dira, baina hau ez da beste munduko gauza, prezioak igo direna horixe baita. Hobetu ez den kolektibo bakarra gara. Gutxieneko soldata %22 igoko da, funtzionarioek %2ko igoera izango dute eta Gobernuko Lehendariak %2,5koa. Pentsio baxuek %3ko igoera izango dute, baina horrek 19 euro besterik ez du suposatzen, eta prekarietatea ez du ezabatzen.
Gobernariek kostu sozial gisa hartzen gaituzte. Erabili eta botatzeko klinexa gara beraientzat. Iraungitako produktua gara.
Ustelkeria, kodizia, pribilejioak, prebendak, aberastasunaren banaketa txarra eta justuak ez diren aurrekontuen ondorioak jasaten ditugu. Dirudunak aberastu egiten dira ordaintzen dituzten zerga malguei esker. Hankak lurrean ez ditugula diote, beraiek urrezko pentsioekin ederki bizi diren bitartean.
Elkarrizketarik ez dute nahi, negoziatu ere ez, beraien jarrera autoritarioak nabariak dira. Banku eta Oligopolioei eskeinitako diru-laguntzak eta babesa ez dituzte erabiltzen pertsonak erreskatatzeko.
Baina egia beste bat da. Bizirik gauden pertsonak gara eta gezurra eta arazoak bereizten badakigu.
Indartsu sentitzen gara eta honen eraginez Estatu hau ez zaigula gustatzen adierazteko gai gara. Hau ez da guk nahi dugun jendarte eredua.
Gu gobernatzea nahi badute ardurak har ditzatela eskatzen diegu. Garbi ikusten da beraien politikaren bidez txirotasuna eta prekarietatea besterik ez dugula ikusten. Huts egiten dute, eskuin muturra harrotasunez aurrera doan bitartean.
Zarauzko Jubilatu eta Pentsiodunak helburu berberekin batuta jarraitzen dugu. Pentsio publiko eta duinak, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta KPIren arabera eguneratutako pentsioak.
Eta ez dugu amore emango. Horixe da gure agindua urte berrirako.
Besarkada bat. Hurrengo astean berriro hemen espero zaituztegu".