Elkarretaratzeak egin dituzte eskualdean, Maravillas eta Kijera gaztetxeen alde

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 12a

Atzoko Zarauzko elkarretaratzeko une bat (Hitza) Zumaian ere egin dute protesta (Zumaiako Ernai) Egunotan hainbat elkarretaratze egin dira, elkartasuna erakusteko Maravillas eta Kijera gaztetxeei, eta desadostasun irmoa aste honetan Iruñako eta Donostiako gaztetxeak husteko agintariek hartutako erabakiekin. Zarautzen, esaterako, ostiral arratsadean elkartu zen hainbat lagun Lege Zaharren enparantzan, Okupazioa delitua bada, gora delinkuentzia lelopean. Zumaian ere egin dute elkarretaratzea Torreberri gaztetxekoek, Gune autogestionatuak defendatu, Maravillas eta Kijera aurrera lelopean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide