Markesina berria ari dira egiten Zarautzen sarreran

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2019ko urtarrilaren 11

Zarauzko Irita eta Nafarroa kaleak elkartzen diren biribilgunean, Hiribusaren geralekuan, markesina berria ari dira egiten egunotan.
Zarauzko Udaleko langileek azaldu dutenez, 5 metro izango ditu markesina berriak; horietatik 2,5 eremu estalia izango dira, eta alboan, bankua jarriko dute. Asmoa, azpiegitura datorren asteko astebururako amaituta izatea da. Gaur egun ez dago eserlekurik toki horretan, ezta euritik babesteko espaziorik ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide