Ertzaintzak itxita du errepidea. (Amaia Urbieta)
40 urteko gizon bat hil da moto istripuz, Orio eta Zarautz arteko errepidean, Talai Mendi inguruan. 17:30 aldean jazo da ezbeharra N-634 errepideko 17. kilometroan; Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, motoa errepidetik atera da, eta horman aurka egin du talka. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira istripuaren lekura, baina ezin izan dute ezer egin, moto gidariak zauri larriak zituelako. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da une hauetan.
Istripua dela eta, errepidea itxita dago bi norantzetan. Zarauztik Oriora joateko autopistara bideratzen ari dira ibilgailuak; aldiz, Oriotik Zarautzera joateko Txurruka aldetik.