Goikoetxek erronka bota dio Izeta IV.ari

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2019ko urtarrilaren 7a

Larunbatean Azpeitiko Mendizabalenean elkartuko dira bi harri-jasotzaileak, eta erronka apirilean jokatuko dute.

'Izeta IV.'ak "gogotsu" hartu du erronka. Imanol Albizu Goikoetxe-k erronka bota dio Hodei Iruretagoiena Izeta IV.ari, Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia irratsaioan atzo jakinarazi zutenez: 10 minutuko hiru txanda 125 kiloko kubikoarekin. Apirilean izango da saioa, data zehaztu ez badute ere. Bihar elkartuko dira bi harri-jasotzaileak, Azpeitiko Mendizabalenean. Hiru Erregeen Mahaia irratsaioko kideek jakinarazi dutenez, Izeta IV.a zarauztarrarekin hitz egin dute erronkari buruz: "lan gogorra iruditu arren gogotsu hartu du".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide