Txistulariek lagunduta, karroza dotorean iritsi zen atzo Bizarzuri Zarautzera. Herriko kaleak zeharkatu ostean, Lege Zaharren Enparantzan Zarauzko haurrek Hiru Errege Magoei idatzitako eskutitzak bildu zituen postontzian.
Ohi bezala, ilara luzean itxaron zieten Bizarzuriri haur eta guraso zarauztarrek, Lege Zaharren Enparantzan. Umeen begiak diz-dizka hasi ziren txistu hotsak entzutean, eta guztia prest zegoenean, ilusio handiz eman zizkioten Bizarzuriri Errege Magoei idatzitako eskutitzak. Ondoren, itxaronaldia gozatzeko, Bizarzuriren laguntzaileek gozoki bana eman zieten haurrei.