Zarauzko Pagoeta Mendizale Elkarteak urtarrilaren 13an egingo du 2019ko lehen ibilaldia. Mendaron hasi, eta Eibarko Azitain auzoan amaituko dute 17 kilometro inguruko goiz buelta. Aparteko zailtasunik ez duela azaldu dute elkartetik, eta herritarrak animatu dituzte txangoan parte hartzera.
Beti bezala, Agoueseneko biribilgunean elkartuko dira, 07:30ean. Izena, berriz, Mendizabal kinkila dendan eman behar da.