Bihar, urtarrilak 4, Zarautzen ez da preso eta iheslarien aldeko ostiraletako elkarretaratzerik izango. Horren ordez, eta urtarrilaren 12an Bilbon egingo den Orain Presoak manifestazioaren harira antolatutako ekimen sortaren barruan, kotxe karabana egingo dute.
19:00etan Astin elkartuko dira parte hartzaileak, eta bertatik abiatuko dute karabana. Urtarrilaren 5ean, larunbata, elkarretaratzea egingo dute Zarauzko Lege Zaharren enparantzan, 12:00etan. Bestalde, antolatzaileek gogorarazi dutenez, urtarrilaren 12an Bilboko mobilizaziora Zarauztik joateko autobusak izango dira, eta oraindik izena eman daiteke Arrano eta Eguzki tabernetan.