Gabonetako Nerabe Gunea antolatu dute astebururako Zarauzko Zinema Pilotalekuan

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 29a

Asteburuan Nerabe Gunea zabalduko dute Zarautzen. Gabonetako Nerabe Gunea gaur eta bihar izango da zabalik arratsaldetan, 17:00etatik 20:00etara. Gaztelekutik jakinarazi dute aldez aurretik izena eman behar dela jarduera desberdinetan parte hartzeko.
EGITARAUA Gaur, abenduak 29 -17:00-20:00. Puzgarriak. -17:00. Robotika tailerra, bi ordu eta erdi iraungo du. -18:00-19:00. Slimea, eta txapak eta imamak egiteko tailerra. Bihar, abenduak 30 - 17:00-20:00. Jolas erraldoiak: Twiter, Keleidos, Speed Cups, Bilarra, Wii dance. -18:00. Bingoa. - Ondoren. Kutriloia: musika eta dantzaldia

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide