Presoen eta iheslarien eskubideen aldeko mobilizazioak egingo dituzte datozen egunetan Zarautzen

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 28a

Gaur, hilabeteko lehen ostirala izaki, 19:45ean Lege Zagarren enparantzan elkarretaratzea egingo da.

Gaurtik urtarrilaren 12ra bitartean hainbat ekimen antolatu dituzte Zarautzen, presoen eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Gaur, hilabeteko lehen ostirala izaki, 19:45ean Lege Zagarren enparantzan elkarretaratzea egingo da. EGITARAUA - Gaur, abenduak 28.Urteko azken ostirala, elkarretaratzea 19:45ean Lege Zaharren Enparantzan. - Urtarrilak 4, ostirala.Kotxe karabana egingo dute, eta 19:00etan Astin elkartuko dira parte hartzaileak. - Urtarrilak 5, larunbata.12:00etan elkarretaratzea Lege Zaharren enparantzan. - Urtarrilak 12, larunbata.Manifestazioa Bilbon eta Baionan. Bilbora joateko autobusa antolatu dute Zarauztik, eta izena eman daiteke Arrano eta Eguzki tabernetan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide