III. Ramon Serras argazki lehiaketako lehen saria Jon Atxutegiren 'Begiradak' lanak jaso du

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abenduaren 22a

Ostiralean banatu zituzten Zarauzko Argazkizale Elkartearen III. Ramon Serras argazki lehiaketako sariak.

III. Ramon Serras argazki lehiaketako saridunak. Ostiral arratsaldean III. Ramon Serras argazki lehiaketako sariak banatu zituzten, eta lehen saria Jon Atxutegik zarauztarrak irabazi du, Begiradak izeneko lanarekin; Ramon Serrasek eman zion saria txapeldunari. Bigarren saria Miquel Planellsentzat izan da, Bodega de Sommos izenburuko lanagatik, eta hirugarren izan da Ander Morea zarauztarraren Ysios lana. Horrez gain, zarauztarren lan onenak ere saritu zituzten. 1. saria Jon Atxutegiren Goizeko Hotza izenburuko lanarentzat izan da, eta 2. saria Luis Epelderen Etxe barne lanarentzat. Horrez gain, Euskalduna tabernak Accesit sari bat eman dio Ander Morearen Zurrunbillo lanari. Argazki lehiaketako epaimahaiak aukeratutako 30 lan onenekin, erakusketa prestatu du Zarauzko Argazkilari Elkarteak Euskalduna Tabernan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide