Optika Zarautzen erakusleihoa, aurtengo dotoreena

Urola Kostako Hitza 2018ko abenduaren 19a

Murkil Dendarien Elkarteak aurtengoan Optika Zarautzi eman dio Gabonetako erakusleiho lehiaketaren lehenengo saria. Bigarrena, berriz, Transit arropa dendak irabazi du.
Guztira, 24 dendak hartu dute parte aurtengoan Murkil Dendarien Elkarteak antolatutako Gabonetako erakusleiho lehiaketan. Epaimahaikide izan dira Ixidor Larrañaga Turismo zinegotzia, Gurutze Arregi Murkil Elkarteko kidea, Ana Valor Lola Botonako dendaria eta Karmen Agirretxe Artezaleakeko kidea. Aipamen berezi bat ere egin diote Faylinn arropa dendari, Facebook bidez herritarren boto gehien jasotzeagatik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide