Irudietan: Hotz Zarautzek ateak ireki dizkio elkartasunari beste urte batez

zarauzkohitza.eus Aktualitatea. 2018ko abenduaren 15a

Hotz Zarautzek pertsona errefuxiatuei laguntzeko antolatutako bigarren eskuko azoka gaur, abenduak 15, ireki dute Zarautzen. Astelehenetik larunbatera irekiko dute, goizez 10:30etik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Iaz bezala, Zarauzko Kale Nagusiko 30.ean dute lokala, eta herritarren laguntzarekin bildutako material guztia salgai jarri dute bertan: altzariak, apaingarriak, margolanak, arropa, zapatak eta abar.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide